XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ONDO EGOTEKO ARIKETA ERRAZAK

Jende oro ez da kirol konkretu bat egiteko edo erregulartasunez ginmasio batera joateko gauza. Inork ezin du ukatu, ordea, egunero minutu batzuk paseiatzera edo ibiltzera eta luzatze ariketa erraz batzuk egitera dedikatzen ahal dituenik. Egunean zehar, gutxienez hamabost minutu paseiatzera ezin bada dedikatu, truku txikiak saiatu behar dira hankei eragiteko eguneroko beharrak laga gabe.

Hori egiteko modu on bat autoa gutxiago erabiltzea da, ahal diren toki guztietara oinez joanez. Zama gehiegirik eraman ezik ez erabili igogailurik, eta eskaileratik igoteak ere forma fisikoa hobetu eta areagotuko du. Beraz, bizi itxaropena luzatzeko aholkuak dira hauek.

Etxe barruan ere eskalerak kajoi baten bidez igo daitezke. Maila hori igo eta jaitsi egin daiteke hankaz aldatuz. Ariketa hau, hala ere, ez zaie komeni bihotzeko edota bizkar hezurreko gaixoei.

JARRERA EGOKIAK

Eguneroko eginbeharra egiterakoan oso garrantzizkoa da jarrera egokia izatea. Ordu askoz zutik edo eserita egotea, jarrera berean, nekagarria izan daiteke eta oso kaltegarria hezur, gihar eta juntadurentzat.

Funtsezkoa da, norbera nekaturik sentitzen denean, jarreraz aldatzea eta giharrak luzatzea.

Komeni da bizkarra ahalik eta zuzenen mantentzea eta gehiegi ez kargatzea gorputz alde bat, bestela kalteak eragin daitezke.

PLANTXA EGITEKO JARRERA EGOKIA

Jarrera desegoki eta kaltegarria eragin daitekeen eta nekoso suertatzen den etxeko lanetariko bat plantxa egitea da. Hori egin artean jarrera egoki bat mantentzeko, plantxatzeko taulari hurbildu behar zaio bizkarra zuzen mantenduz. Plantxari atxiki zaion eskuaren aldeko oina plantxatzeko taularen aurrean kokatu eta bestea plantxa doan alderantz norabidetu.